XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batetik, olako jardunetan nabaitzen daben poz eta atsegiñak eragiñik doaz, eta gaiñera oraindiño euren buruari gogor egiñez onoimenetan sendo egoterik eztabe lortu.

Orregaitik euren jardun orreetan uts eta ez egiteko asko egiten dabez; geroenean bere, bakotxak berak artu dauan oituraren erara jokatzen dau; eta oneik, onoimen sendorik lortzeko astirik izan eztabenez, nai ta nai ez, umeak lez, makalik ibilli bear.

Au argiago ikusteko eta asibarriok jardun orreitan aurkitzen daben atsegin eta erreztasunagaitik onoimenen bidean zeinbat uts egiten daben jakiteko, ostera bat egingo dogu zazpi pekatu-buruetatik, pekatu-buru bakotxean egin oi dabezan ainbat oker banan banan erakutsiz eta or ikusiko da euren jokabidea zeinbateraiño dan umeenen antzekoa; baita au ikusiko da zeinbesteko onurak dakazan bere gero azaldu bearko dogun gauak, arimari uts guzti orrein garbi-ikuzia egiten deutsola.

[2 KAPITULUA]

Asibarrien arrokeriazko utsak

1. Euren burua Jainkoagazko gauza eta jardun guztietan ain gogatsu eta zoli dabillala ikusita, gauza santuak berez apaldu egiten daben arren, asibarrioi eurak igarri barik arrokeritxoa sortzen jake, euren buruari eta jardunbideari eder eritxita.

Ortik datorkie besteen aurrean arimari dagokiozan gauzez itz egin gura buru gitxikoa eta askotan bape burubakoa, eta, iñoz, eurak ikasi baiño besteai irakatsi naiago dabela; eta besteetan eurak gura leukien besteko gogo berorik ikusten eztabenean, euren biotzetan txartxat joten dabez; eta ori iñoz berbaz bere agertuko dabe, orretan arako farisearraren antzekoak dirala, bere gauza onak gaitik Jainkoari eskerrak emoten eutsozan eta zergalaria ezereztzat eukanaren antzekoak (Lk 18,11-12).

2. Onelakoai deabruak askotan beroagotu egiten deutse era bateko eta besteko gauza geiago egiteko gogoa, arroagoak eta buru-eritxiagoak egin daitezan; ondo bai ondo daki deabruak olan egiñiko gauza guztiak ezteutsela ezer balio, oben biurtzen jakezala.

Olako batzuk onak eurak bakarrik dirala uste izateraiño joaten dira.